Azkorbebeitiak bolada onari eutsi dio, Izarraitzeko mendi lasterketa irabazita

Anboto 2017ko api. 30a, 17:20

Azken hileetan garaipenekin zenbatzen ditu lasterketak korrikalari abadiñarrak. Azkoitian lortu du oraingoan lehenengo geratzea. Gainera, Aitziber Ibarbiak zeukan errekorra hautsi du, ordu 2, 14 minutu eta 52 segundugaz.

96 korrikalarik parte hartu dute 20 kilometroko lasterketan. Maite Etxezarreta eta Oihana Arratibel sailkatu dira podiumean Azkorbebeitiaren atzetik. Mutiletan, Aritz Kortabarriak irabazi du proba.

Gaurkoaren aurretik, Arrasate, Sara, Azpeitia eta Aiako lasterketak irabazi ditu abadiñarrak, eta bigarren geratu zen Aloñan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!