Droga trafikoagaz lotuta, Traña-Matienako taberna bat erregistratu dute

Markel Onaindia 2017ko api. 26a, 17:55

Ertzaintza 13-14 izeneko tabernan sartu da gaur, droga trafikoagaz zerikusia duen operazio baten baitan. Ertzainen furgoneta bi eta auto bat egon dira bertan, polizia-txakurrak ere bai, eta errepidea moztu dute gainera. Udaltzainak ere hantxe egon dira.

Ertzaintzak ez du esan atxiloketarik egon den ala ez. Arratsalsdeko 18:15 inguruan amaitu dute erregistroa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!