✗
13:10 inguruan, N-634 errepidean, Abadiño parean auto bik istripua izan dute. Ertzaintzak jakitera eman duenez zaurituren bat egon daiteke. Horrez gain, momentu honetan trafikoa bideratzen dabiltzala-eta, arretaz gidatzeko gomendatu dute.