Apirilaren 22an Monumentu eta Tokien Nazioarteko Eguna ospatzeko Gerediaga ermita zabalduko dute. Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean objetu historikoak izango dira ikusgai ermitan. Esaterako, Durangaldeko Merioaren makila, zigilua eta eskribania, XV.mendean Gerediagan batzarrak egiten zirela aipatzen duen eskuizkribua eta Durangaldeko foruaren alea.
Erakusketaz gain, bisitarie Durangaldeko foruen eta Gerediaga ermitaren gaineko informazioa ere eskainiko diete zapatuan, eguerdiko 12:30ean.