Anbotoko mendikatearen paisajeko elementu bitxietako bat da Astxikiko pagoa. Mendi gailur ondoan, urrunetik ere ikusi edo bereizten den arbola da. Joan zen irailean izandako haizearen eraginez, jausi egin zen pagoa. Urkulutxiki deitzen da inguru hori, Astxikiko ezkina batean dago, eta Atxartetik oinez joatea posible da.
Arbola jausi eta gero, herritar talde bat mendira igo zen arbola birlandatzera. 45 laguneko taldeak auzolanean arbola zutik jarri zuen. Negua pasata, Astxikiko arbolak zutik dirau.