Abadiñon enpresa bateko teilatu zatia erre egin da

Anboto 2017ko api. 1a, 20:10

(Argazkia: @BomberosBizkaia)

Astolako altzairu enpresa batean gertatu da sutea. Ertzaintzaren arabera "dimentsio txikikoa" izan da.

Gaur, 18:45 inguruan, su hartu du Abadiñoko Astola auzoan dagoen enpresa bateko teilatu zati batek. Udaltzainak, ertzainak eta su-hiltzaileak bertaratu dira. 19:15 ingururako sua kontrolpean zuten Ertzaintzako prentsa bulegotik esan dutenez. Altzairu enpresa batean gertatu dela zehaztu du SOS Deiak-ek sare sozialetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!