San Blasetan markarik onenak egindako idiekin ospatuko dute probalekuaren 50. urteurrena

Anboto 2017ko api. 1a, 12:17

(Argazkia: www.abadiño.org)

Apirilaren 8an goi mailako sei idi-buztarrigaz txapelketa antolatu du udalak.

Apirilaren 8an sei idi-buztarri sei bizkaitarrak eta sei gipuzkoarrak lehiatuko dira Abadiñoko udal probalekuaren 50. urteurrena ospatzeko udalak antolatutako txapelketan. Aurtengo San Blas azokako probetan marka onenak egindako idi-buztarriak ekarriko dituzte udalak prentsa ohar batean jakinarazi duenez. 

Udalak 8.100 euro banatuko ditu saritan marka onenak egiten dituzten buztarrien artean. Horrez gainera, 200 euroko sari berezia emango dio hamar untze arinen egiten duen buztarriari, eta 300 euro probalekuko marka hausten duenari (2007an ezarri zena:  59 untze, 1/2, 3,85 metro).

Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak ospakizunaren esanahia azpimarratu du eta gogora ekarri du mende erdia betetzen duen probalekuaren garrantzia, esanez “mugarri izan dela, eta izaten jarraituko duela, Abadiñoko historian”. Iñaki Rekaldek, Landa Garapen, Merkataritza eta  Turismo Arloko zinegotziak, esan du idi-probak “gure kulturaren parte”  direla, eta nahia agertu du “inguruko idi-buztarri gehiago ere gehitu daitezen epe laburrean”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!