Spinning maratoi solidarioa antolatu dute ekainaren 4rako

Anboto 2017ko mar. 30a, 14:30

Udalaren ordezkariek eta ekimenaren antolatzaileek aurkeztu dute maratoi solidarioa.

Umeen minbiziaren ikerkuntzarako dirua biltzeko, egun osoko jai solidarioa egingo dute, ekainaren 4an, Traña-Matienan. Ordubeteko sasioetan banatuta, sei orduko spinning maratoia egingo dute, eta dantza eta musika emanaldiak ere izango dira, lehenengoz antolatu duten elkartasun jaialdi horretan.

Spinning maratoian ordubeteko saioak egingo dituzte, eta izena ematerakoan lau euro ordainduko ditu parte hartzaile bakoitzak. Izen emate horretatik bildutako dirua Gurutzetako ospitaleko umeen minbiziaren ikerkuntza taldeari emango diote ekimenaren antolatzaileek. 

Abadiñoko Udalak, EMTE Sport eta Rhythmic Bike enpresek eta Peque-ropa elkarteak aurkeztu dute ekimena, gaur, eta astelehenean hasiko da spinning maratoian parte hartzeko izen ematea. Abadiñoko igerilekuetara (946 20 29 29) deituta edo www.pedaeleaporunasonrisa.com helbidearen bitartez eman daiteke izena.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!