Abadiñoko Fexmack taldeak antolatutako eta Abadiñoko Udalak babestutako ekitaldi horretan lehenengo aldiz lehiatuko dira Euskadin kirol horretako lau modalitateak: formak, point fight, light contact eta kick light.
Guztira, 300 bat borrakaldi egingo dituzte eta Espainiako Txapelketarako sailkapenak ere jokoan egongo dira. Sarrera doakoa izango da.