Argazki lehiaketaren VIII. edizioa egingo dute San Blasetan

Anboto 2017ko urt. 23a, 17:47

Azken urteetan bezala, otsailaren 3an egingo dute argazki lehiaketa hori. San Blas egunean zehar egindako argazkiak aurkeztu beharko dituzte lehiaketan parte hartu gura duten argazkizaleek.

Lehiaketa horren zortzigarren edizioa da aurtengoa, eta otsailaren 10era arteko epea edukiko dute argazkizaleek euren lanak Errota kultur etxean edo udal mediatekan aurkezteko.

Parte hartzaile bakoitzak bi argazki aurkeztu ahalko ditu gehienez. Sari nagusia 400 eurokoa izango da, eta herriko argazki onenaren egileak 150 euro jasoko ditu.

Otsailaren 17an egingo dute lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, 19:00etan, Traña-Matienako Errota kultur etxean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!