Diego Lope kidea omenduko du Geu Be elkarteak, zapatuan

Anboto 2016ko abe. 8a, 12:33

Abenduaren 3an hil zen Diego Lope Geu Be elkarteko kide abadiñarra omentzeko ekitaldia egingo dute, etzi, Traña-Matienako frontoian. 18:00etan hasiko da haren lagunek Lope agurtzeko antolatu duten ekitaldia.

Ezgaitasuna duten Durangaldeko gazteak eta beraien familiak biltzen dituen Geu Be elkartearen sorreratik izan zen Diego Lope abadiñarra bertako partaide, eta elkartearen 13 urteko ibilbidean ondoan izan zituen lagunak bilduko dira zapatuko ekitaldian. Jose Alfaro Geu Be elkarteko kidearen berbetan, "ordu erdiko ekitaldia izango da zapatukoa, eta Diegok Geu Be elkarteagaz bizitako uneak erakusten dituzten ia 500 argazki proiektatuko" dituzte laguna omentzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!