Urkiolako ardi gaztagaz egindako turroia aurkeztu dute

Anboto 2016ko abe. 7a, 17:32

Urkiolan egindako ardi gazta lehengai nagusi daukan gazta turroia aurkeztu dute Eduardo Bizkarra eta Elizabete Bizkarralegorrak, gaur. Usansoloko Bizkarra gozotegia eta Urkiolako Bizkarra gaztandegia elkarlanean jardun dira turroi berezi hori sortzeko.

Gaztaren, almendraren, txokolate zuriaren eta azukrearen nahasketak gazta turroiari zapore gazi-gozoa ematen diotela diote sortzaileek.

Formari dagokionez ere berezia da Bizkarra & Bizkarra gazta: ez dauka ohiko turroi tableta baten itxura, gazta batena baino.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!