Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkariak Gerediagako juntetxean daude bilduta

Itsaso Esteban 2016ko urr. 26a, 10:44

Gobernuaren kontrol saioa burutzeko, Gerediaga juntetxean elkartu dira, gaur, Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkariak. Goizeko 09:30ean hasi dute bilkura, eta une honetan Alderdi Popularraren galderak erantzuten dabiltza EAJko gobernuko ordezkariak.

Bizkaiko erresidentzien grebarenurrean gobernu jeltzaleak egin duen kudeaketa kritikatu du, besteak beste, PPk, eta San Mames Espainiako Errega Kopako egoitza izatea proposatu. 

Batzar Nagusietan ordezkaritza txikiena duen Alderdi Popularraren ostean joango dira, goizean zehar, ordezkaritza handiagoko oposioko gainontzeko taldeak hitza hartzen eta beraien galdera eta eskariak gobernuari aurkezten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!