Isuri kutsagarria garbitzen dihardute Atxarten

Anboto 2016ko eka. 27a, 14:23

Harrobi izandakoan zegoen bidoi batetik Atxarte errekaraino iritsi den txapapote itxurako olio isuri bat ikusi, eta Abadiñoko Udalean abisua eman zuen joan zen martitzenean, mendizale elorriar batek. Parke natural baten barruan horrelakoak gertatzea "delitu ekologiko" onartezina dela azpimarratu du mendizaleak, eta erakundeen utzikeria kritikatu.

Isuri kutsagarrien garbiketan espezializaturiko enpresa bat ari da ingurunea garbitzen, eta lanek bi aste inguru iraungo dutela azaldu du udalak.

Jose Luis Navarro alkateak azaldu duenez, Atxarteko harrobi abandonatuan bertan behera utzitako bidoi batetik isuri da produktu kutsagarria.

Navarrok gogora ekarri du, duela urte batzuk bere alderdiak harrobi abandonatu hori berreskuratzeko egitasmoa aurkeztu zuenean, gainerako alderdiek ez zutela proiektua babestu, eta "harrobi abandonatuen arazoagaz jarraitzen" duela Abadiñok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!