Maiatzaren bigarren eta hirugarren asteburuetarako ere hainbat ekitaldi antolatu ditu jai batzordeak. Maiatzaren 15ean, San Trokaz eguneko Meza Nagusia eta ezpatandatzari eta irlanderen emanaldiak egingo dituzte, eta arratsaldean, Kadete mailako txirrindulari lasterketa eta pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte, esaterako. Ondoren, arratsaldeko 18:00etan Puro Relajok kontzertua eskainiko du Txanporta Plazan.
Maiatzaren 20an, Kepa Junkera eta Sorginak entzun ostean, Koadrilen eguna ospatuko dute, 21ean. Paella erraldoia egingo dute, Ferialeku plazan, eta Luhartz taldeagaz erromeria egingo dute, ondoren. Maiatzaren 22an esango diote Gerbasi eta San Trokaz jaiei agur.