Gorakada taldearen 'Moby Dick' saritu du Azpeitiko Antzerki Topaketako publikoak

Anboto 2015ko aza. 26a, 13:00

Moby Dick antzezlan berriagaz, ikusleen saria jaso du Gorakada Abadiñoko antzerki taldeak, Azpeitiako Euskal Antzerki Topaketan. 600 eurokoa da sari hori.

Euskarazko antzerkigintzaren topaketa horren 33. edizioa egin dute urrian eta azaroan, Azpeitian: lau astean 19 antzerki emanaldi izan dira, eta 300 ikusletik gora elkartu dira hitzordu bakoitzean.

Sei urtetik aurrerako ikusleei zuzenduriko obra da Gorakadaren Moby Dick, Herman Melville idazle estatubatuarrak XIX. mendean idatziriko literaturako klasikoa oinarri duena. Ismael protagonistak balea zuria harrapatzeagaz obsesionatuta dagoen Acab kapitainaren itsasontzian bizi dituen abenturak kontatzen ditu antzezlanak. 

Julio Salvatierrak moldaturikoa da Gorakadaren Moby Dick, eta Alex Díaz abadiñarrak zuzendu du. Aritza Rodriguez zaldibartarragaz, José Cruz Gurrutxaga eta Eriz Alberdik dihardute aktore lanetan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!