Gela berri bi atondu ditu Udalak Zelaietako jubilatuen egoitzan

Anboto 2015ko aza. 26a, 10:00

Erabilera anitzeko gela berri bi atondu ditu Abadiñoko Udalak, Zelaieta auzoko jubilatuen egoitzan; bost ordenagailu eta proiektore bat ipini dute geletako batean; eta mahaiak, aulkiak eta apalak, beste gelan.

Ikastaroak edo berbaldiak antolatzeko espazio handiagoa izango dute, beraz, jubilatuek, aurrerantzean. Gobernu taldeak azaldu duenez, bestalde, komun eta biltegi berri bana ere egokitu dute.

Orain hiru urte arte Postaren bulegoak hartzen zuen 90 metro koadroko espazioa baliatu dute jubilatuen egoitza handitzeko, eta gobernu taldeak azaldu duenez, 55.000 euroko inbertsioa egin du Udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!