Bere soldata bando batean erakutsi du Jose Luis Navarrok

Anboto 2015ko uzt. 16a, 09:45

Navarrok adierazi du 2008tik hona soldata izoztuta daukala. Hilean 4.000 euro kobratzen ditu gordinik; zergetan eta Gizarte Segurantzan kendutakoagaz, 2.800 euro hilean.

Politikariek eduki beharreko gardentasuna ahoz-aho dabil, eta Abadiñoko alkateak ekimen berezia egin du bando bidez. Navarrok azaldu du bere soldataren berri eman gura izan duela, udalean egiten den lanagaz informatzen duten moduan. Kontatu du 2008an soldata murriztu zuela, hilean 500 euro, hain zuzen ere. Geroztik, soldata ez duela igo argitu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!