Ohar horretan esaten denez, "talde biek aurreko legegintzaldian mantendu duten harremana sakontzeko" sinatu dute Jose Luis Navarro alkateak eta Mikel Garaizabal EAJren ordezkariak akordioa.
Akordio horren arabera, AI alderdiko hiru ordezkarik eta EAJko bik osatuko dute gobernua, eta EAJ izango da Kultura eta Kirola, Nekazaritza Garapena, eta, Turismoa eta Merkataritza batzordeen buru. Bestalde, alderdi bakoitzak ordezkari bat lanaldi erdiz udaleko jardunerako liberatuko duela ere jasotzen du akordioak.
AI eta EAJk nabarmendu dutenez, "herri admistrazioari egonkortasuna ematea" da akordioaren helburu nagusia, eta, oharrean azaltzen denez, "herritarren bizi kalitatea hobetzea, eta ekonomia eta enplegua sustatzea" ditu ardatz.
Etzi, uztailaren 8an, 09:00etan hasiko den udalbatzarrean eratuko dituzte datozen lau urteetarako udaleko batzordeak.