Silvia Trigueros zilarrezko dominagaz itzuli da munduko trail txapelketatik

Anboto 2015ko eka. 1a, 10:20

Espainiako selekzioa taldekako sailkapenean bigarren geratu da Silvia Trigueros eta bere taldekideen lanari esker.

Asteburuan Munduko Trail Txapelketa jokatu dute Frantziako Annecy herriaren inguruan. Espainiako selekzioak lehenengoz parte hartu du txapelketa honetan eta emakumeen taldeko lau partaideetako bat Abadiñon bizi den Silvia Trigueros izan da. Emakumeek lan bikaina osatu dute 85 kilometroko ibilbide gogorrean eta taldeka bigarren sailkatu dira. Triguerosek 25. tokian amaitu du lasterketa 11 ordu 31 minutuko denboragaz. Maite Maiorak bakarkako podiumera igotzea ere lortu du lasterketan hirugarren tokian sailkatu ostean.

Silvia Trigueros ezkerraldeko laukotean

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!