Gazte taldea eratzeko batzarra egingo dute Traña-Matienan, bariku honetan

Anboto 2015ko mai. 19a, 09:44
Maiatzaren 1ean ospatu zuten San Prudentzio jaietako lehen Gazte Eguna

Maiatzaren 22an, 19:00etan, Traña-Matienako Errota kultur etxean egingo den batzarrera gonbidatu dituzte gazte taldean parte hartu gura duten auzokideak. San Prudentzio jaietan aurten lehenengoz antolatu duten Gazte Egunaren arrakastak bultzatuta, Gazte egunetik, gazte taldera leloagaz ekingo diote hemendik aurrerakoari.

Datorren barikuko batzarrerako dei zabala egin dute, “ahalik eta gazte gehien hurbiltzea” gura dutelako, “mota guztietako ideiak batu ahal izateko”. Batzar horretan parte hartzen dutenen proposamenak jaso, eta hurrengo hiletarako ekintzen egutegi bat osatu gura dute: urte osoan askotariko ekintzak antolatuko dituen gazte taldea eratzea da helburua.

Sanprudentzioetarako, maiatzaren 1erako, antolatu zuten Traña-Matienako gazteek euren lehenengo ekintza. Kuadrillen arteko hartu-emana sustatzeko abiapuntu izan zedin gura zuten, eta oso balorazio positiboa egin zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!