Maiatzaren 1ean Sanprudentzioetako lehen Gazte Eguna ospatuko dute

Anboto 2015ko api. 14a, 13:36
Ignacio Condek aurtengo Sanprudentzioak iragartzeko egin duen kartela.

Traña-Matienako jaiek izango duten berrikuntzetako bat izango da. Maiatzaren 1ean izango da Gazte Eguna, gazte abadiñarrek antolatuta. Traña-Matienako jaiak apirilaren 25etik maiatzaren 3ra ospatuko dituzte.

Gazte Egunerako herri bazkaria, jolasak, eletrotxaranga eta musika jaialdia –Las Tea Party eta Eromen taldeekin– antolatu dituzte gazteek.

Jaiak apirilaren 25ean hasiko dira Abadiñoko baserritarrek botatako txupinazoarekin, baina jaiei hasiera ofiziala emango dien Doniane Atxa 27an jarriko da. Aurtengo jaien aurrekontua 50.000 eurokoa da, iazkoena baino 10.000€ gehiago.

Sanprudentzioak iragartzeko kartel lehiaketan arinago ere irabazle izan den Ignacio Condek irabazi du, eta 250 euroko saria eraman du. Guztira 15 kartel aurkeztu dira eta denak jarriko dira ikusgai Errota Kultur Etxean apirilaren 24tik maiatzaren 8ra bitartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!