Soraluzeko Carlos de Cosek jaso du San Blasetako argazki lehiaketako sari nagusia

Anboto 2015ko mar. 6a, 16:00

Carlos de Cos soraluzetarrak jaso du, bigarren urtez, San Blas eguneko argazki lehiaketako lehenengo saria.

Saltzaile batek bezero bati euskal pastel txatal bat dastatzeko ematen dion unea erakusten duen argazkiak irabazi du San Blas jaietako argazki lehiaketako 400 euroko sari nagusia.

Aitor Gonzalezek jaso  du bigarren saria (250 euro), eta Elene Larrakoetxeak herriko partaide batek egindako argazkirik onenarena (150 euro). Abadiñoko Udalak jakinarazi duenez, 44 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara. Epaimahaikideek esan dute, lehiaketara aurkezturiko argazkien kalitatea aurreko urteetakoa baino handiagoa izan dela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!