Zuazubiskar bosgarren Munduko Kopan, Kolonbian

Anboto 2015ko urt. 21a, 13:18

Joan zen asteburuan, Munduko Kopako hirugarren eta azken proba lehiatu zuten Kolonbiako Cali herrian. Illart Zuazubiskarrek taldekako jazarpen proban parte hartu zuen, Asier Maeztu, Sebastian Mora eta Eloy Teruelegaz, eta bosgarren amaitu zuen. Gainera, Espainiako selekzioa sailkatu zuten otsailaren 18tik 22ra Parisen jokatuko den Munduko Txapelketarako.

Kolokan zuten Munduko Txapelketarako sailkapena ziurtatzea zen helburu nagusietako bat. Izan ere, Munduko Kopako lehen proban zazpigarren izan ziren, baina bigarrenean hemeretzigarren amaitu zuten. Oraindik sailkatuta zeuden, baina Frantziako eta Belgikako selekzioen aurretik amaitu behar zuten Kolonbian, eta lortu zuten. Hilaren 29tik otsailaren 1era Zuazubiskar errepidean ibiliko da, Mallorcako Itzulian, baina prestaketa Munduko Txapelketara bideraturik du. Laster jakinaraziko dute hautatuen artean dagoen ala ez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!