Bilbora joan beharrik barik, udaletxean egin ahalko dira trafikoko hainbat tramite

Anboto 2014ko urr. 23a, 16:56

Gobernu taldeak jakitera eman duenez, Trafiko Zuzendaritzaren Bilboko egoitzara joan beharrik barik, aurrerantzean, Abadiñoko udaletxean bertan egin ahalko dituzte herritarrek hainbat tramite. Autoaren edo gida-baimeneko datuak aldatu zein autoari baja eman ahalko zaio udaletxean.

Abadiñoko Udalak eta DGTk sinatu duten hitzarmenaren arabera, bestalde, udaltzaingoak eta udaleko beste sail batzuek (Ogasun sailak, esaterako) sarbidea izango dute, hemendik aurrera, ibilgailuen zergari eta bide segurtasunari buruzko DGTren datuetara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!