Irrikiclown taldearen eskutik, clown tailerra

Anboto 2014ko ira. 23a, 14:46

Banarte antzerki taldeak eta Gurutzetako ospitalean lan egin ohi duen Irrikiclown taldeak eskainiko dute clown teknikaren inguruko tailerra.

Felipe Cuétara Barakaldoko antzerki eskolako irakasleak gidatuko ditu saioak, eta partaideek "adinagaz galtzen joaten garen inozentzia berreskuratzea" izango dute helburu. Jolasak baliatuko dituzte clown teknikan sakontzen joateko.

Ikasturte osoko tailerra da Irrikiclown elkarteak Abadiñon eskainiko duena; urrian hasi, eta maiatzera artekoa. Eguenetan, Traña-Matienako Errota kultur etxean burutuko dituzte saioak, 18:00etan hasi eta 20:30ak arte.

Informazioa eta izen-ematea: banarte@gmail.com eta 656775153 edo 658732190 telefono zenbakietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!