Herriko ohituren irudiekin osatuko dute Abadiñoko Udalaren 2015eko egutegia

Anboto 2014ko ira. 1a, 13:48

Bosgarren urtez, herritar argazkizaleek bidalitako argazkietatik aukeratutakoak erabiliko dituzte 2015eko Abadiñoko udal egutegia egiteko. Urriaren 31ra arteko epea izango dute parte-hartzaileek euren lanak lehiaketara aurkezteko.

 

Udaleko gobernu taldeak jakitera eman duenez, herriko usadio eta ohiturei buruzkoak izan behar dira lehiaketako argazkiak: Abadiñoko gastronomia lehiaketeketetan egindakoak, jaietakoak, edo dantza emanaldietakoak, esate baterako. Aurreko urteetan bezala, lehiaketan jasotzen dituztenetatik 12 argazki aukeratuko ditu epaimahaiak, egutegia osatzeko.

Sari bi banatuko dituzte lehiaketan; 300 euroko saria jasoko du epaimahaiak aukeratzen duen argazkiak, eta sari berezia emango diote argazkirik onena bidaltzen duen 14 eta 17 urte arteko Abadiñoko argazkilariari ere. Antolatzaileek azaldu dutenez, kamera digitalagaz egin behar dira argazkiak, eta gutxitxienez 5 megapixelekoak izan behar dira. Honako helbidera bidali behar dira argazkiak: lehiaketa@abadiano.org.

Urte amaieran, doan banatuko dute lehiaketara aurkezturiko argazkiekin egindako 2015 urterako egutegia Abadiñoko Udalaren egutegia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!