Baserrian 175 marihuana landara edukitzea egotzita atxilotu du abadiñar bat

Anboto 2014ko abu. 29a, 12:41

Espainiako gobernuaren Bizkaiko ordezkaritzak jakitera eman duenez, baserrian 175 marihuana landare edukitzeagatik atxilotu zuten 55 urteko abadiñarra.

 

Espainiako poliziak azaldu duenez, tamaina handiko marihuana saila zeukan gizonak, negutegi bitan. Poliziak jakitera eman duenez, 8.187 gramo marihuana atzeman zituzten operazio horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!