Idazle andaluziarraren obraren garrantziari eta esanahiari buruz dihardu Banartek obra honetan, Lorcak obra idaztea amaitu zuenetik 78 urte igaro direnean.
Sardo Irisarri eibartarraren zuzendaritzagaz, Banarteren tailerraren seigarren edizioko parte hartzaileek sortu dute Enlorqueciendo antzezlana.
Ekainaren 26an, Abadiñoko Txanporta kultur etxean eskainiko du Banartek antzezlana, eta Traña-Matienako Errota kultur etxean, 29an.