Biharko jardunaldia falta den arren, gure taldeei dagokienez eta ezusteko handirik ezean, dena erabakita dago. Durangaldeko hiru xake taldeek, denboraldi bikaina osatuz, urte hasierako helburuak bete egingo dituzte.
Abadiñok inork gutxik espero zuen balentria gauzatuko du eta beste urtebetez Euskal Ligako Ohorezko Mailan izango da. Maisu Handiz eta Nazioartekoz jositako ligan, mailari eustea pentsatze hutsak burugabea zirudien. Hala ere, logika hautsiz, azken jardunaldira etxeko lanak eginda iritsi dira. Lan aparta burutu dute abadiñarrek.
Bizkaiko Ligan, Durangoko Larrasoloetak eskura du igoera: abantaila polita du eta punturen bat urratzea nahikoa du igoera ospatzeko. Elorrioko Zaldi Baltzak ere helburuak bete ditu. Taldea mailan sendotzea zen beraien nahia, eta horrez gainera, azken partidara arte lehenengo posturako borrokan izan dira.
ABADIÑO XAKE TALDEA:
Liga oso lehiakorrean, Abadiñok mailari eusteko “miraria” lortuko du
Ibon Martin Abadiño Xake Taldeko jokalariak, mailari eusteko, “miraria” beharko zutela azaldu zigun denboraldi hasieran. Bada, miraria gauzatu egingo da. Biharko partidaren faltan, abadiñarrak seigarren daude 13,5 punturekin eta jaitsiera puntu bi eta erdira dute. Aldea nabarmena da. Gainera, euren azpitik dauden lau taldeek lehen lauren kontra jokatuko dute; Gros eta Sestao indartsuen aurka, besteak beste. Bi talde horiek lehen postua dute jokoan bihar. Beraz, zenbakiei baino sen onari kasu eginez, lasai asko esan daiteke Abadiñoko taldea Euskal Ligako Ohorezko Mailan izango dela datorren urtean.
Behetik gorako bidea egin dute abadiñarrek. Liga kaskar hasi zuten, baina errazenak amaiera saihestezinera makurtzea zirudienean, norbere urguilutik adorea bildu eta bikain erreakzionatu zuten; esaterako, ustekabean, Sestao indartsuaren etxean, puntu eta erdi batu zuten. Hortik aurrera, maila erregularra mantendu dute, hobeen kontra galduz, baina aurkari zuzenen aurka irabaziz: “Gure arerio ziren Oberenari eta Fomentori irabazi genien, eta Sestaon emaitza ezin hobea lortu genuen. Hor egonda mailari eusteko gakoa”.
Bihar, presiorik gabeko partida dute Arlutzen kontra, Matienan.
DURANGOKO LARRASOLOETA XAKE TALDEA
Txapeldun eta Euskal Ligara
Eskualdeko xake taldeen urte bikaina borobiltzeko Larrasoloeta Bizkaiko Liga Goreneko txapeldun izango da bihar, eta Euskal Ligan ariko da datorren urtean. Hori horrela izan ez dadin, huts handiegia egin beharko lukete. Eskuan dutenari gogor eustea besterik ez zaie falta ametsa errealitate bihurtu dadin. Azkenengo partida Erandioren aurka jokatuko dute Durangon.
Denboraldi osoan Balmasedaren kontra bakarrik galdu dute (3-1). Salbuespen hori kenduta, oso maila erregularra erakutsi dute, noizean behin txapeldun baten ziztadak emanez; esaterako, maila honetan, 0-4 irabaztea lortu duen talde bakarra Durangokoa izan da; Torres Quevedoren kontra, hain zuzen ere. Bejondeiola Durangoko taldeari ere.
ELORRIOKO ZALDI BALTZA XAKE TALDEA
Zaldi Baltza: talde finko eta erregularra
Bizkaiko Ligan Zaldi Baltza bigarren da, Larrasoloetarengandik puntu bi eta erdira. Matematikoki igoera posible da, baina Aitor Arabiotorre jokalariak aitortzen duenez, “durangarrek eskura dute igoera”. Mailaz igotzea bezain ustekabekoa litzateke maila galtzea, baina, matematikoki, oraindik ez dute ezer ziurtaturik. Inoiz baino liga berdinduagoa da aurtengoa. Hala ere, karanbola gehiegi eman beharko lirateke horretarako. Bihar, Elorrioko Kirol Etxean Barakaldo B hartuko dute.
Elorriarren maila onaren gakoa “talde dinamika erregularra mantendu” izana da: “ Horrez gainera, liga hasieratik talde finkoa mantendu dugu, gehienez aldaketa bat eginda. Oreka horrek mesede egin digu”. Liga osoan partida bakarra galdu dute.