Sanprudentzietako txopoa ez dute altxatuko "neurriak bete ezean"

Anboto 2007ko urt. 25a, 14:27

Jagoken segurtasun neurriak bete ezean, sanprudentzioetan donien-atxarik altxatzeko prest ez daudela agertu dute Traña-Matienako jaietako 12 koadriletako ordezkariek

Jagoken segurtasun neurriak bete ezean, sanprudentzioetan donien-atxarik altxatzeko prest ez daudela agertu dute Traña-Matienako jaietako 12 koadriletako ordezkariek.

Iaz, zauritu bi izan ziren txopoa igotzeko ekitaldian eta, horiexek biek, Luis Gonzalez eta Arkaitz Sanchezek, egin dabe hedabideen aurreko agerraldia jaietako koadriletako ordezkariek lagunduta. Azaldu dutenez, Udalak ez dauka sanprudentzioekin lotutako asegururik. Ildo berean, jaietako ekitaldi guztiek segurtasun neurriak behar dituztela gogoratu dute.

Erantzunik ez

Sanprudentzioei ondoetorria emateko txopoa altxatzean lagun bi zauritu ziren, iaz: Luis Gonzalezek atzamarrean zauri irekia egin zuen —pare bat astean baja hartumatienakokuadrilak.jpgz—; Arkaitz Gonzalezek, berriz, zangoan, hezur metatartsianoaren haustura eta lokadura izan zituen—lau hilean izan zen bajan—.

Azken horrek, errehabilitazioa egin behar izan du, 850 euroko gastua eraginez. Ondare-erantzukizun erreklamazioa aurkeztu zuen eta, diotenez, Udalak gastuak bere gain hartuko zituela esan zien. Hala ere, oraindino, horren kargu ez direla egin diote: "Udaleko aseguruko peritoa bertaratu zen ezbeharra igaro ondoren, eta Udala ez zela arduradun esan arren, erantzukizun zibil subsidiarioa dauka, eta, kargu egingo zirela adierazi zieten abokatuari. Erreklamazioa irailean aurkeztu zuten eta azarora arte ez dugu erantzunik jaso. Ordudanik, itxaroten jarraitzen dugu". Gonzalezek ere gutuna bidali zuen Udalera, baina, ez ei du erantzunik jaso.

Agerraldian azaldu dutenez, istripua izan zenean, anbulantziarik ez zegoen, eta, 15 minutu behar izan zituen etortzeko; "eskerrak erizaina den herritar bat zegoela". Udala gertatutakoaren erantzule egin dadin eskatzen dute koadrilek, eta neurriak hartu ditzala "gerta daitekeenaren aurrean". Erantzule egin ezean, txoporik ez dutela altxatuko diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!