Izaro, Gatibu, Esne Beltza, Kaotiko, Mikel Urdangarin, Süne eta Tanxugueiras taldeak igoko dira Zubiondo eta Zelaietako agertokietara, besteak beste. Udalak, elkarlanean antolatutako jaiak izango direla azpimarratu du. "Aurtengo egitarauak musika estilo desberdinak batzen ditu, zornotzar guztiei, aukera anitz bezain zabala eskaintzeko. Joan den urte amaieran, Jai Batzordearekin elkarlanean, herritarrei zuzenduriko galdetegi publikoa egin genuen, Karmen eta Santanatxu jaietako kontzertuetarako proposamenak eta iradokizunak jasotzeko, modu horretara, biztanle guztien interesak eta gustuak islatzen dituen jai-programa bat diseinatu ahal izateko".
- Uztailak 15: Gatibu - Akerbeltz - Micky
- Uztailak 16: Seiren
- Uztailak 19: Eztandap - Izaro
- Uztailak 20: En Esenzia - Tanxugueiras - Pary & Tiza
- Uztailak 21: Benetan be.
- Uztailak 23: Mikel Urdangarin
- Uztailak 24: La década prodigiosa - Esne beltza - Zutik
- Uztailak 25: Lehian.
- Uztailak 26: Mariachi Imperial, Elegancia Mexicana - Süne - J Martina.
- Uztailak 27: Adexe y Nau - Cesar AC - Hilario - Nia Caro - Nils Van Zandt - Supercremalleras - Kaotiko