[BIDEOA] Iker Trigo zornotzarra lehenengo euskalduna izan da Balentziagaren oroimenezko lasterketan

Anboto 2024ko mai. 6a, 16:24

Seigarren amaitu du Laboral Kutxako txirrindulariak

Atzo Balentziagaren oroimenezko lasterketa lehiatu zuten Eibarren, afizionatu mailako probarik prestigiotsuenekoa. Erakusleiho ederra da, profesionaletarako saltoa eman guran dabiltzan txirrindulari gazteentzat. Iker Trigok (Zornotza, 2001) ederto aprobetxatu zuen abagunea eta lehenengo euskalduna izan zen, sailkapeneko seigarren postuan.

Denboraldiko unerik gozoenean dago Laboral Kutxako eskalatzailea. Izan ere, zapatuan podiumera igo zen Lazkaon, Euskaldun Torneorako puntuagarria den lasterketa bigarren amaituta.

Lazkaoko lasterketako laburpena eta Iker Trigoren adierazpenak.

Iker Trigo lehenengo euskaldunaren elastikoarekin eta mendatean gora.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!