Zornotzako Udalak argi berriak jarri ditu Sabino Arana kalean eta Enrike Renteria pasealekuan

Anboto 2024ko api. 15a, 14:45

Sabino Arana kalean eta Enrike Renteria pasealekuan argi berriak jarri ditu Zornotzako Udalak, eta maiatzean Larrabarrenako argiteria berrizteko lanei ekingo diete. 

Lanak, udalerriko energia eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko asmoz egin dituztela azaldu du udalak ohar baten bidez; 60 w-ko LED argi berriengatik aldatu dituzte aurrekoak. Guztira, ia 85.000 euroko inbertsioa egin dute bi eremuetako argiztapena hobetzeko. Larrabarrenako argien kasuan, 49w-ko potentzia duten LED argiengatik ordezkatuko dira argi zaharrak; 17.891, 64 euro bideratuko dira lan horietara. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!