Gibelurdinek taldearen kontzertua Zornotzan, Nañon elkarteak antolatuta

Anboto 2024ko mar. 6a, 11:52

Uribe Kostako Gibelurdinek taldeak kontzertu gutxi batzuk baino ez ditu eman azken bost-sei urteotan.

Bada, datorren martxoaren 14an, eguenean, taldea zuzenean ikusteko aukera bakarrenetariko bat egongo da Zornotzan. Laukotea Luis Urrengoetxea kalean zehar ibiliko da musika jotzen, 19:00etan hasita. Kontzertua Zornotzako Nañon euskara elkarteak programatu du. Gibelurdinek taldeak 2012an kaleratu zuen bere lehenengo lana. Laukoteak herri musika lantzen du, doinu irlandarrak oinarri hartuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!