Zornotzako jaiak 2023

ETS, Kalakan eta marmitako txapelketa Zornotzako jaien bigarren asteburuan

Anboto 2023ko uzt. 21a, 11:00

Joan zen zapatuan Zornotzako erdigunetik bueltatxo bat ematea nahikoa zen herritarren eta ingurukoen jai egarria zelakoa zen ikusteko.

Kalean, musika alderik alde; ostalariak, jo eta su; ogitartekoak, barra gainera atera bezain laster desagertu. Bada, aurretik datorrena ez da gutxiagorako. Zornotzarrek jaietako ekitaldirik jendetsuenetariko batzuk dituzte aurretik, gaurtik eguaztenera arte. Horien artean daude ETS zein Kalakanen kontzertuak, eta marmitako txapelketa eta umeen zein nagusien danborradak. Durangaldeko jairik luzeenak direnak eguaztenean amaituko dira, Mozorro Egunagaz. Egitarau osoa 23. orrialdean kontsultatu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!