Beñat Gorospek eta Jokin Arreguik Bizkaiko bolo txapelketa irabazi dute

Anboto 2017ko mai. 16a, 10:40

Gorosperentzat binakako bigarren txapela da eta Arreguirentzat aurrenekoa.

Hogeita bi bikote Bizkaiko txapelaren bila aritu ziren asteburuan Gisetza bolatokian. Zapatuan hamar bikoterik onenak domekako finalerako sailkatu ziren. Azkenean Gorospek eta Arreguik osatutako bikotea gailendu zen 850 punturekin. Joseba Mandaluniz eta Markel Uribarri geratu ziren azpitxapeldun 822 punturekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!