Barikuko lehenengo partidua 79-68 galdu zuten. Andaluziarrek hirugarren laurdenean hautsi zuten partidua eta 17 puntuko aldeagaz heldu ziren azken laurdenera. Zornotzarrak saiatu ziren azken hamar minutuetan, baina zama astunegia izan zen. Atzoko bigarren partiduan, aldiz, garaipen gogoangaria lortu zuten: 81-84. Emozioz betetako partiduan zornotzarren aldera erori zen balantza eta kanporaketa bana berdinduta geratu zen.
Garaipen horrek kantxa faktorea ematen die eta Larrean erabakita geratu daiteke kanporaketa. Horretarako asteburuko partidu biak irabazi beharko dituzte. Lehenengoa bariku honetan, 20:00etan, jokatuko dute Larrea kiroldegian.