Euskal dantza jantzien erakusketa antolatu du Udabarrik

Joseba Derteano 2017ko mai. 10a, 12:26

Erakusketako hainbat jantzi.

Zornotzako Zelaieta Zentroan bisitatu daiteke maiatzaren 26ra arte.

Zornotzako Udabarri dantza taldeak 50 urte egin ditu. Urteurrena ospatzeko ekitaldi sortaren barruan euskal dantza jantzien erakusketa antolatu dute Zelaieta Zentroan. Maiatzaren 20ra bitartean Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako jantziak erakutsiko dituzte; ondoren, ekainaren 2ra arte, Nafarroakoak eta Ipar Euskal Herriko inauterietakoak. “50 urteko ibilbide luzean, Udabarri ondo arduratu da dantza bakoitzaren soineko eta apaingarriak aztertzeaz eta erabiltzeaz. Hori dela eta jantzi ugari bereganatu ditu. Merezi du altxor hori Zornotzako herritarrei erakusteak, eurak izan direlako Udabarri mantendu dutenak eta dantza taldeari indarra eman diotenak”, azaldu dute prentsa ohar batean dantza taldekoek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!