Maskulinitate berriei buruzko tailer bat emango dute

Anboto 2017ko mai. 4a, 15:46

Helburua gizonezkoek emakume eta gizonen artean dagoen berdintasun eza ulertzea da, honek bakoitzari dagozkion rolen hierarkia bat eta genero bat ezartzen duelarik.

Historian zehar maskulinitatea adorea, ohorea, nagusitasuna, erasoa, lehiakortasuna, arrakasta edota indarra bezalako jokabideekin lotu izan da.  Baina bizitzak bestelako erronkak aurkezten ditu: bikotekidearekin harremanak, seme-alabak hazi eta zaintzea, beste gizonezkoekin harreman afektiboak… Erronka guzti hauek arlo afektibo eta emozionalarekin lotuta daude eta sentimenduak adieraztea beharrezkoa egiten dute eta baita enpatia, zuhurtzia, hurbiltasuna, elkarrizketa eta maitasuna.

Tailerra maiatzaren 30ean eta ekainaren 6an eta 13an egingo da, 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko epea maiatzaren 2an hasiko da eta 19ra arte luzatuko da. 94 630 0190 telefono zenbakira dei daiteke edota mezu bat bidali ondoko helbide elektronikora, berdintasuna@amorebieta.net, izena, abizenak eta telefono zenbakia adieraziz. Bertan haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!