Eneko Atxaren jatetxea munduko onena da Elite Traveler aldizkariko irakurleentzat

Joseba Derteano 2017ko mai. 3a, 16:02

Lau urtez lehen postuan egon den Alinea jatetxearen tokia hartu du Atxaren Azurmendik.

Elite Traveler bizitzeko estiloen eta luxuen inguruko aldizkaria da eta 2013az geroztik 100 jatetxerik onenen zerrenda osatzen du irakurleen iritziak kontuan hartuta. Atxaren Azurmendi 2014an sartu zuten lehenengoz zazpigarren tokian. Harrezkero postuak igotzen joan da lehenengora heldu arte. Grant Achatz sukaldariaren Alinea ordezkatu du.

Azurmendi jatetxeak hiru Michelin izar ditu. Iazko abuztuan jatetxe berri bat ireki zuen Londresen eta irailean beste bat inauguratuko du Tokion.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!