Zornotzako udalaren kontratazio sistema salatu dute kontzentrazioan

Anboto 2017ko api. 30a, 17:00

Herri mugimenduko zenbait eragilek deituta, asteon izandako lan istripua gogoratu zuten barikuan, elkarretaratzean.

"Guk argi dugu astelehenean Zornotzako Ganeko igerilekuetan gertaturikoa ez zela istripu bat, produktibitatea eta etekinak langilearen osasun eta bizitzaren gainetik jartzearen ondorio baizik", esan dute oharrean. Azpikontratazioak prekarietatea dakarrela diote, eta horregatik, udalaren sistema salatu dute. 

Bestalde,  hildako beharginaren hurrekoei babesa erakutsi diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!