Zornotzako Udaleko enpresa batzordeak lanuztea deitu du, behargin baten heriotza salatzeko

Markel Onaindia 2017ko api. 25a, 15:45

12:00etatik 12:30era elkarretaratzea egingo dute udaletxe aurrean, eta 12:30etik 14:30era bitartean lanuztea ere bai. Enpresa batzordeak gertatutakoa ikertzeko eskatu du, eta istripurik ez egoteko, "neurri eraginkorrak eta egiazkoak" hartu ditzatela eskatu die udalari, Eusko Jaurlaritzari eta erakunde guztiei. Azpikontratatutako Impacto enpresako behargin bat hil zen atzo Ganeko igerilekuetan, eta udal brigadako langile bat ere ospitalera eraman behar izan zuten, oharrean diotenez. 

Horrez gainera, udalean eta Ametx erakunde autonomoan dauden azpikontratazioen gaia mahai gainera eraman izan dutela azaldu dute. "Aztertu egin behar da kontratazioen munizipalizazioa, kalitatezko lana lortze aldera", esan dute oharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!