Zoru pelbikoa muskulu eta lotailu multzo bat da, sabelaldeko barrunbea ixten duena beheko aldetik. Erditzeek, adinak edo ohitura txarrek berau ahultzea ekar dezakete. Honen egoera hobetzea bilatzen du ikastaroak.
Interesatuta dauden emakumeek izena emateko aukera izango dute gaurtik maiatzaren 9ra arte, 94 630 01 90 telefono zenbakira deituz edota berdintasuna@hotmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz.