Auto-ilarak Autzaganen kamioi baten istripuagatik

Anboto 2017ko api. 24a, 15:40

Kamioi bat irauli egin da. Ez dago zauritu larririk ertzaintzak informatu duenez.

Gaur, 14:45 inguruan, harriak garraiatzen zituen kamioi bat irauli egin da Autzaganen. Muxika aldetik gertatu da eta Gernikarako noranzkoan. Orain auto-ilarak daude noranzko bietan. Istripuak ez du zauritu larririk eragin, ertzaintzaren esanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!