Aldundiaren erantzuna ezagutu eta gero, bi auzoetako bizilagunek mobilizazioak bertan behera uztea erabaki dute. Datorren urtean Aldundiak eraikitzen hastea aurreikusi duen biribilgunearekin, auzokideak bidearen beste aldera pasatu ahal izateko ez dute Eubara arte joan beharko. Gainera, obrek irauten duten bitartean lerro etena jarriko diete errepidean. Auzokideek “pozik” hartu dute Aldundiaren erabakia. “Hala ere, konpromiso hau idatziz jasotzea gura genuke”, azaldu dute auzokideek.
Auzotaxia martxan
Obren eraginez, auzokideak autobus zerbitzu barik gelditu ziren. Alternatiba moduan, Zornotzako Udalak Aldundiagaz adostuta, auzokideek doako auzotaxi zerbitzua dute martxoaren amaieratik.