Gorka Izagirre nagusi Udaberri Klasikoan

Maialen Zuazubiskar 2017ko api. 9a, 15:59
Argazkia: scamorebieta

Zornotzan Udaberri Klasikoaren 63. aldia lehiatu dute, gaur. Bertan, Movistar taldeko Gorka Izagirre izan da garaile.

Ormaiztegiko txirrindularia ihes eginda, bakar-bakarrik helmugaratu da. Bigarren postuan, Wilmar Paredes Manzana Postobom taldeko txirrindularia sailkatu da eta Rui Vinhas hirugarren.

Egoitz Garcia eta Mikel Bizkarra durangaldeko txirrindulariak, berriz, hamabigarren eta hogeita bederatzigarren postuan sailkatu dira, hurrenez hurren. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!