Sua piztu da Luis Urrengoetxea kaleko etxebizitza batean

Anboto 2017ko api. 6a, 21:42

21:20 inguruan Zornotzako Luis Urrengoetxea kaleko etxebizitza bateko sukaldean sua piztu da. Ertzaintzak jakitera eman duenez, bizilagunek sua kontrolatzea lortu dute, eta suhiltzaileek sua itzali eta etxebizitza aireztatzen dabiltza. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!