Berna eta Bernabeitiko auzotarren protesta “baztertuta” sentitzen direlako

Anboto 2017ko api. 6a, 17:05

Beste behin N-634 errepidera irten dira Aldundiari irtenbideak eskatzeko.

N-634 errepideko lanekin kaltetuta sentitzen dira eta Bizkaiko Foru Aldundira euren egoeraren berri ematera joan direnetan ez dituztela aintzat hartu sentitu dute. Horregatik, protestak hasi zituztenetik hirugarren bider, Berna eta Bernabeitiko auzotarrek errepidea moztu dute gaur arratsaldean. 'Berna eta Bernabeiti baztertuta' zioen pankarta eraman dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!