Ixerbekoa eta San Isidroko bideak asfaltatuko dituzte datozen egunetan

Anboto 2017ko api. 4a, 16:54
Ixerbekoan asfaltutako duten bidea

Ixerbekoa kalea apirilaren 5ean eta 6an asfaltatuko dute. San Isidro bidea, aldiz, apirilaren 10ean eta 11n.

Zornotzako Udalak Ixerbekoa eta San Isidro bidea kaleak asfaltatuko ditu datozen egunetan, eguraldia lagun bada.

Ixerbekoan lanak eguazten eta eguen honetan egingo dira. San Isidro bidea kalekoak, aldiz, Andra Mari ikastolatik hasi eta errotondara arte, apirilaren 10ean eta 11n burutuko dituzte. Udalak asfaltatu behar diren lekuetan dauden ibilgailuak kentzeko eskatu die auzokideei. Gainera, lanek dirauten bitartean ibilgailuak ezin izango dira Ixerbekoatik igaro. San Isidro Bidean egokituko diren guneetatik igaro beharko dira.

San Isidro kalean asfaltatuko duten bidea:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!